XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina libre egon zenean, akordioa ez zuela errespetatuko adierazi zuen.

1.526an Liga Clementina osatu zen, Francisco I.a, Clemente VII.a Aita Santua, Florencia, Venecia eta Milanen artean.

Baina ligaren indarrak asko ahuldu ziren Napolesen Lautrec generala hil zenean eta Genovako almirantea Andrea Doria espainolen bandora pasatu zenean.

Pakea 1.529. urtean etorri zen, Cambraiko Itunean Espainiak Frantziari Borgoñako dukerria eman zion.

Espainia, Alpes, Milan, Genova eta Napolesekin gelditzen zen.

Bolonian Aita Santuak Inperioaren koroa jarri zion Carlosi.

Baina oraindik gerra gehiago egongo zen Espainia eta Frantziaren artean.

Hirugarren gerra Francisco I.ak Saboyako dukerria erasotu zuenean etorri zen, 1.535ean Nizako Treguan gerra bukatu zen, Saboya Frantziaren menpean mantenduz.

1.541ean, Espaniako itsas armadak Argelen derrota gogorra jasan zuela eta Francisco I.a Soliman turkiar sultanarekin aliatu zen, eta baita.

Dinamarka eta Suediako erregeekin ere.

Helburua Herri Beherak konkistatzea zen.

Flandria, Artois eta Luxenburgo okupatuak izan ziren, Soliman Nizaz jabetu zen.

1.544ean Dinamarkak aliantza apurtu ondoren espainol tropek Luxenburgo berreskuratu zuten eta Parisera joan ziren Carlos I.a zuzendari ziholarik.

Bitartean, Ingalaterra, Espainiaren aliatua, Boulognetaz jabetzen zen.

Azkenean, Nizako treguarik aurrera harrapatuko lurraldeak bueltatzea erabaki zen Crepyko Pakean.

Enrike II.ak Espainiaren kontrako gerrari jarraitu zien, Carlosen arazoak aprobetxatuz, Metz, Toul eta Verdun hartu zituen, gerra zortzi urte geroago konpondu zen Vaucellesko Treguan.

2.4. Protestantismoaren aurrerapenak. Alemanian Luterok predikatzen zuen doktrinak izugarrizko arrakasta lortu zuen.